IZKI Landa Garapenerako Elkartea (LGE) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta eskualdeko 106 erakundek (udalak, administrazio kontseiluak, Arabako Mendialdeko Kuadrilla eta hainbat elkarte eta talde sektorial) osatzen dute.
IZKI LGEak 1989ko ekainaren 23an IZKI Mendi-Nekazaritza Elkarte bezala eratu zen, irabazi asmorik gabeko elkarte gisa; Eusko Legebiltzarrak onartutako 3/1988 Legea, otsailaren 12koa, Elkarteei buruzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.13. artikuluetan xedatutakoa jarraituz.
Apirilaren 8ko Landa Garapenari buruzko 10/1998 Legeak 13. artikuluan Landa Garapenerako Elkarteak ezartzen ditu landa garapenerako bitartekaritza-tresnetako bat bezala. Beraz, Asociación de Desarrollo Rural IZKI Landa Garapen Elkartea aitortzen da eta Euskadiko Landa Garapen Elkarteen Erregistroan erregistratzen da, 2003ko abuztuaren 20an, a fitxako 9. Folioan, ADR/AR/009/03 zenbakiarekin.
IZKI LGEaren Estatutuak Landa Garapeneko Elkarteen Araubide Espezifikoari buruzko ekainak 25eko 158/2002 Dekretuari egokitzen zaizkio.
Zer da Landa Garapen Elkarte bat?
Landa Garapeneko Elkarteak eskualdeetako landa garapeneko jardueren erreferente nagusia dira. Bere jatorria Mendi-Nekazaritzako Elkarteetan kokatzen da, abenduaren 30eko 394/1985 Dekretuaren babesean sortuta.
Landa Garapeneko 10/1998 Legeak, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko Elkarteak landa ingurunearen garapenerako jarduketetan agente ekonomiko eta sozialek parte hartu eta laguntzeko tresna izan daitezen aintzatezten ditu.
158/2002 Dekretuak, ekainaren 25ekoa, Landa garapeneko elkarteek bete beharrekoak ezartzen ditu eta elkarteok zer nolako parte-hartzea izango duten eta zer nolako lana egingo duten Landa Ingurunearen Garapeneko Programen barruko jarduketetan.
Landa Garapenaren 7/2022 Legeak, 2022ko ekainaren 30ekoa, honela honela definitzen ditu Landa-garapeneko elkarteak (LGE): zuzenbide pribatuko erakundea da, elkarteen legeriaren babesean eratua. Jarduketa-eremu geografikoko toki-entitateek eta ordezkaritza handiena duten eragile sozioekonomiko eta sektorialek parte osatzen dute. Lankidetza publiko-pribatuko tresnak dira. Lurraldearen garapen jasangarrian laguntzen duten tokiko, eskualdeko eta eskualdez gaindiko ekimenak bultzatzeko eta babesteko paper gakoa izango dute. Gobernantzaren eskualdeko ikuspegia betetzeari lotuta daudenez, legean aurreikusita dagoen bezala, eragile laguntzaile gisa onartuko ditu Administrazio publikoak.
IZKI LGEaren LANTALDE TEKNIKOA
- Cristina Quintana. Teknikari arduraduna
- Iban Núñez. Teknikaria
KIDEAK