Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

TOKIKO PRODUKTUA SUSTATZEA

  • Sentsibilizazio ekintzak
  • Lagundu azokak antolatzen eta sustatzen (Gaztainaren Azoka, San Martin Azoka)
  • Sektoreko laguntzak, ekitaldiak eta prestakuntzak zabaltzea eta horiei buruzko informazioa ematea.

  • Arabako Mendialdeko Ekoizleen Katalogoa:
    IZKI LGEak 2022an proposatu zuen, eskualdeko ekoizleei ikusgarritasuna eman beharra ekintza estrategiko bezala. 2023ko ekainean, katalogoa argitaratzean lortu zuen helburu hori. Katalogoarekin eskualdeko ekoizleak identifikatu eta haien produktuak zabaltzeko tresna bat eskaintzea lortu nahi genuen.
    Arabako Mendialdeko Ekoizleen Katalogoa
  • Hezkuntza-jardunaldiak ikastoletan
    Eskualdeko hezkuntza zentroetan kontzientziazio ekintzak kontsumo osasuntsu eta jasangarria sustatzeko: tailerrak, hitzaldiak, prestakuntza, bisitak... modu jangarrian ekoitzi eta kontsumitzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.
    Hezkuntza-jardunaldiak ikastoletan
  • Bisita teknikoak
    Eskualdeko ekoizleekin izandako bilera ezberdinetan, eskualdetik kanpo egiten ari ziren proiektu desberdinak ezagutzeko interesa agertu zen. Eskaera horri erantzuteko, IZKI LGEak ekoizleentzat interesgarriak izan zitezkeen proiektuetara bisita tekniko desberdinak antolatzea erabaki zuen. 2022an Añana LGEarekin lankidetzan aritu ginen intxaurrondoaren proiektua ezagutzera joateko eta 2023an Lautada LGEarekin elkarlanean aritu ginen Okiturri Nekazaritzako Elikagaien Eraldaketa Zentroaren proiektua ezagutzera emateko. Etorkizunera begira Mendialdeko ekoizleentzat interesgarriak izan daitezkeen beste proiektu batzuk bisitatzeko asmoa dugu.
    Bisita teknikoak ADR Izki
  • Jardunaldiak
    2023an, bi jardunaldi eman ziren nekazaritza birsortzaileari buruz.
    Jardunaldiak ADR Izki