Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

 

Izki Landa Garapenerako Elkarteak gonbidatzen zaitu «Kontzejuentzako gaitasun digitala» jardunaldira, Mendialdeko Administrazio Batzarretako kideei bereziki zuzenduta.

Administrazio Batzarretan parte hartzen duzuenok denbora eta ahalegina eskaintzen diezue, askotan borondatez, herrien alde lan egiteari. Konpromisoa eta dedikazioa eskatzen dituen lana da, eta, zenbaitetan, administrazio-izapide eta kudeaketa ez hain errazak egin behar izaten dira.

Horregatik, zuen eguneroko lana erraztu dezaketen tresna digitalak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta ikasteko gune bat antolatu du Arabako Foru Aldundiak.

Jardunaldiak ikuspegi praktikoa eta dinamikoa izango du. Izapideak egiteko, administrazioekin komunikatzeko eta autonomia digitala irabazteko tresnak landuko ditugu. Horretarako, urratsez urratseko laguntza, benetako adibideak eta zalantzak argitzeko zein esperientziak partekatzeko tartea izango ditugu.

Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar. Saioa modu praktikoan ikasteko pentsatuta dago, bakoitzak duen abiapuntua edozein dela ere.

Jardunaldiaren datuak

  • Eguna: azaroaren 25a, asteazkena.

  • Ordua: 18:00etan.

  • Lekua: Kanpezuko Uzta Gunea (SENPA zaharra).

  • Izen-ematea: bertaratzea azaroaren 24a baino lehen baieztatu behar da, mezu bat bidaliz helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Izki Landa Garapenerako Elkartetik jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

 

Informazio gehiago (Izki LGE):
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 


Sortua: 2026-11-19