Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

 

Errolda berriak birgaitzea behar duten etxebizitzak bilduko ditu


Urriaren 1ean, Arabako Mendialdeko Etxebizitza Hutsen Errolda berria argitaratuko da, eta horrek berrikuntza garrantzitsu bat izango du egungo Erroldarekin alderatuta.

Orain arte, erroldak bizigarritasun-egoeran zeuden etxebizitzak bakarrik jasotzen zituen. Eguneratze berriarekin, birgaitze motaren bat behar duten etxebizitzak ere sartu ahal izango dira.

Gainera, errolda berriak etxebizitzak birgaitzeko laguntzei buruzko informazioa jasoko du.


Baduzu etxebizitza bat salgai edo alokairuan, birgaitzea behar duena?

Arabako Mendialdean dagoen etxebizitza baten jabea bazara eta salmentan edo alokairuan jarri nahi baduzu (birgaitze motaren bat behar badu edo ez), IZKI LGEarekin jar zaitezke harremanetan.

IZKI LGEtik etxebizitza Erroldan sartzeko prozedurari buruzko informazioa emango dizugu.

Errolda doakoa da.


 

Informazio gehiago (Izki LGE):
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 


Sortua: 2026-09-03