Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, urriaren 15ean, Galdamesko Loizaga Dorreak «Identitatearekin ekitea. Emakumeen istorioak eta belaunaldi-erreleboa» izeneko jardunaldia hartu zuen. Topaketaren helburua Euskadiko landa-eremuarekin lotutako emakumeen esperientziak partekatzea izan zen.

Jardunaldiak hainbat arlotan lan egiten duten emakumeak bildu zituen, landa-eremuko ekintzailetzaren, elkartegintzaren eta herrietako jardueren jarraitutasunaren inguruan hausnartzeko.

Bi mahai-ingururen bidez, parte-hartzaileek beren ibilbide profesionalak partekatu zituzten, besteak beste, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren, zerbitzuen, landa-turismoaren eta abeltzaintzaren arloetan. Ekimen horiek landa-eremuaren garapenari egiten dioten ekarpena nabarmendu zuten.

Halaber, lankidetza-sareek, elkarri laguntzeak eta elkarteek duten garrantzia azpimarratu zen, proiektu berriak sustatzeko, belaunaldi-erreleboa errazteko eta nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko tresna gisa.

Jardunaldian «Emakumeak Landa Eremuan. Con los pies en la tierra» ikus-entzunezko lana ere proiektatu zen. Euskadiko hainbat lekutako bederatzi emakumeren testigantzak biltzen ditu, landa-eremuan bizitzeko, ekiteko eta lan egiteko modu desberdinak erakutsiz. 

Ikusi nahi baduzu, hau da esteka: https://www.youtube.com/watch?v=quZ5ZkNDrjU

Landa-eremuko emakumeen lana eta ekarpena ikusarazteko jardunaldia izan da, gure herrien garapenean duten zeregina aitortzeko eta landa-eremuaren etorkizuna eta aukera-berdintasuna sustatuko dituzten ekimen berriak bultzatzeko.

 

Informazio gehiago (Izki LGE):
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 


Sortua: 2026-10-23