Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Arabako Foru Aldundiak tokiko erakundeetan etxebizitzak birgaitzeko jarduketak finantzatzeko aparteko dirulaguntzen deialdia onartu du, bertan bizi diren pertsona fisikoei zuzenduta.

 

📅 Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 14an, 08:15ean hasiko da, eta aurrekontu-kreditua agortu arte egongo da zabalik. Aurrekontua agortzen ez bada, epea 2026ko urriaren 30ean, 23:59an amaituko da.

 

🏠 Zein jarduketa eska daitezke?

2025eko apirilaren 1etik aurrera hasitako birgaitze-jarduketei dagozkien eskaerak aurkeztu ahal izango dira, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

 

ℹ️ Informazio gehiago

Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak

 

Informazio gehiago (Izki LGE):
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 


Sortua: 2026-10-02