Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizun-ekitaldira. Ekitaldia urriaren 15ean egingo da Galdamesko Loizaga dorrean.

“Nortasunarekin ekitea. Belaunaldi-erreleboko emakumeen istorioak” lelopean, jardunaldiak protagonismoa emango die lehen sektoreari eta Euskadiko landa-inguruneari jarraipena eta etorkizuna ematen laguntzen ari diren emakumeei.

Haien testigantzen eta emakume ekintzaileekin egingo den solasaldiaren bidez, belaunaldi-erreleboari lotutako hainbat esperientzia ezagutuko ditugu lehen eskutik, baita beren proiektu profesionala eta bizitza-proiektua landa-ingurunean garatzea erabakitzen duten emakumeek aurrean dituzten erronkak, aukerak eta motibazioak ere.

Era berean, esperientziak partekatzeko, erreferente berriak ikusarazteko eta etorkizuna duen lehen sektore batean emakumeek egiten duten ekarpena balioan jartzeko aukera izango da.

Data: osteguna, urriaren 15a

Ordua: 17:00

Lekua: Loizaga Dorrea, Galdames

 

Izen emateak:

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna 2026 / Día Internacional de la Mujer Rural 2026

Programa:

EGITARAUA-LANDA-EMAKUMEEN-EGUNA-2026.pdf

 

Izena emateko epea zabalik urriaren 12ra arte.

 

 

Sortua: 2026-10-01