Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Arabako Mendialdeko Etxebizitza Hutsen eta Bizigarrien Errolda 2025eko urriaren 27an jarri zen martxan, eta, orain arte, tresna honetan argitaratutako LAU etxebizitza saldu dira jada. Horrek erakusten du erabilgarria dela Mendialdean dagoen etxebizitza eskaintza eskariarekin harremanetan jartzeko.

Eskualdean salgai zein alokairuan dauden etxebizitzak ikusarazteko sortu zen baliabide honi esker, 16 etxebizitza argitaratu ahal izan dira martxan jarri zenetik. Gaur egun, 12 etxebizitza daude  Mendialdean bizi nahi dutenek kontsultatzeko.

Errolda kontsulta daiteke webgune hauen bidez: IZKI LGEkoa, eskualdeko udaleetakoa Arabako Mendialdeko Kuadrillakoa. Horrela, informazioa zuzenean eta erraz eskuratzeko aukera ematen da.

Etxebizitza eskuratzea lehentasunezko alderditzat jo izan den lurraldean, lehen lau etxebizitza horien salmentak agerian uzten du tresnaren balioa.

Salmenten kopurua oraindik txikia bada ere, hasierako emaitza horiek modu positiboan baloratzen dira. Hala ere, IZKI LGEtik etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzen laguntzen duten ekimenetan lanean jarraitzen dugu, eta Arabako Mendialdeko Etxebizitza Hutsen eta Bizigarrien Errolda zabaltzen jarraitzera animatzen zaituztegu.