Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Izki LGEtik jakinarazten dizuegu Arabako Mendialdeko 2023-2027 Landa Garapeneko Eskualdeko Programa (LGEP) eskuragarri dagoela web orri honen bidez.

Hurrengo urteetan gauzatuko ditugun ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak biltzen dituen dokumentua da. 2025ean hasitako partaidetza-prozesu zabal bati esker egin ahal izan da; prozesu horretan, erakundeek, entitateek, eragile sozioekonomikoek eta herritarrek parte hartu dute, eta beren ekarpenekin lagundu dute Arabako Mendialdearen beharretara eta aukeretara egokitutako garapen-eredu bat zehazten.

Dokumentu hau argitaratuta, Izki LGEk kontsulta-tresna bat jartzen du interesdun guztien eskura, gure eskualdean garapen ekonomikoa indartzera eta bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak eta proiektuak bultzatzeko erreferentzia izango dena.

Deskargatu dokumentua esteka honetan:

Arabako Mendialdeko Landa Garapeneko Eskualdeko Programa.

Eskertzen dugu programa hau egiten parte hartu duten pertsona eta erakunde guztien inplikazioa eta lankidetza, haien ekarpena funtsezkoa izan baita Arabako Mendialdearen etorkizunerako estrategia partekatua eraikitzeko.