Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Enpresei sendotzeko prozesuan laguntzeko ERROTU programa 2025ean zehar itzuli da Mendineten eskutik.

Zure enpresaren jardueran hobetu nahi duzun alderdiren bat detektatu baduzu, programa hau oso lagungarria izan dakizuke. 40 orduko doako programa bat da, zure enpresa-jardueran identifikatu duzun arazoren bat konpontzeko orientabideak emateko.

Baldintzak:

  • Mikroenpresa bat izatea.
  • Duela 3 urte sortua izatea.
  • LEADER eremuan kokatuta egotea.
  • 2023-2027 LEADER Estrategian lehenesten diren 6 sektore estrategikoren batean jarduera izatea:
    1. Turismoa, gastronomia, aisia eta abentura
    2. Nekazaritzako elikagaien industriarako eta lehen sektorerako zerbitzu osagarriak
    3. Ekonomia zirkularra
    4. Osasuna, ongizatea
    5. Bioteknologia
    6. Merkataritza, zerbitzuak, jatetxeak, artisautza eta sormen eta kultura industriak

Kontuan izan behar da programa hau ez dela lehen sektoreko enpresentzat.

Parte hartzeko, QR kodea eskaneatu edo formulario hau bete behar duzu:

https://forms.gle/2VFft2AsHcGLc4uo6

Zalantzarik baduzu, jar zaitez IZKI LGEarekin harremanetan.