Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Etxebizitzak birgai­tzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko berme programan sar daitezen.

Jabe diren pertsona fisikoak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun, gozamendunak edo beste edozein erabilera edo gozamen eskubideren titularrak izan beharko dute, betiere indarrean dagoen legeriaren arabera ondoren alokairua ahalbidetzen badute, Betiere, birgaitu beharreko etxebizitza horiek ondoren "Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko berme-programan" sartzen badira. Birgaitzeko jarduketek indarrean dagoen hirigintza legeria bete beharko dute. 

Etxebizitzek Arabako Lurralde Historikoko 20.000 biztanletik beherako udalerrietako biztanle-guneetan kokatuta egon behar dute.

Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea 2026/05/10ean hasi eta aurrekontua agortu arte egongo da irekita, edo hala gertatzen ez bada 2026/10/15eko 23:59ra arte

Dirulaguntzen informazio gehiago: HEMEN

Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko berme-programaren informazio gehaigo HEMEN