IZKI LGEak 2024an eskualdearekiko komunikazio lana indartu nahi du. Horretarako, seihileko bakoitzean egindako ekintzen eta zerbitzuen laburpen atsegina eta grafikoa prestatu eta bere web gune eta sare sozialen bitartez publiko egin nahi du.
Jarraian, 2024ko ekitaldiko 1. seihilekoaren laburpena:
Mendialdeko 2023-2027 Landa Garapenerako Eskualdeko Programaren diseinua lantzen ari gara.
Gure datu-baseetan dauden biztanleei eta pertsona edo entitateei interesgarri izan daitezkeen hainbat ikastaro eta laguntzaren berri eman zaie.
Eskualdeko 22 proiektu aurkeztu dira EREIN 2024 laguntza programara.
Arabalandak (Arabako Landa Garapeneko Elkarteen federazioa) eta Caixabankek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Arabako pertsona ekintzaileak eta haien proiektuak nabarmentzeko, Tierra de Oportunidades programaren bitartez. Aurkeztutako 15 ekimenetatik Arabako landa eremuko sei proiektu sarituak izan dira.
Bi lurralde mahai egin dira (Arabako 6 LGEek, Eusko Jaurlaritzak, AFAk eta HAZIk osatua), bata Añanan eta bestea Artziniegan, bertan eskualde horietako proiektuak ezagutu ahal izan ditugu.
Leader 2024 laguntzen deialdia argitaratu da.
Meneko (Euskadiko 18 LGEen federazioa) ekintza-programaren barruan, sortutako hiru lantaldeetan lanean jarraitzen da: hiriko landa-bizikidetza, landa-emakumeak eta azoka eta merkatuen digitalizazioa. Ekainean, batzar nagusia egin zen.
Hazinnovan lanean jarraitzen da (ETEei negozio prozesuetan berrikuntzan eta hobekuntzan aholkularitza emateko programa).
Lehen sektoreko pertsonei Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategiak kudeatzeko dekretuaren entzunaldi eta informazio publikoko fasearen berri eman zaie.
PICRAn (Arabako Landa Merkataritza Sustatzeko Plana) parte hartu du, Mendialdeko landa merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko.
www.izki.org IZKI LGEaren webgune berria da.
Mendialdeako ekoizleen katalogoaren barruan, QR kodea sortu da, bertako edukietara errazago sartzeko aukera ematen duena. Kode hau eskualdeko landa-ostatuetan, Vasco Navarro Bide Berdeko Interpretazio Zentroan eta Korresko Parketxean dago.
“Lehen sektoreari eta eskualdeko landa-inguruneari balioa ematen dioten ekimenetan parte hartzea” ekintzaren barruan, ekainaren 18an Santikurutze Kanpezun jardunaldi bat ospatu zen elikagaien xahutzea saihesteko garrantziari buruz.
Ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren garrantziaz sentsibilizatzeko, otsailaren 19an baratzezaintza biointentsiboari buruz jardunaldi bat egin zen Antoñanan.
2023an egindako inkestaren emaitzetan oinarrituta Mendialdeko etxebizitzaren erronkari aurre egiteko lantalde bat sortu da eskualde mailan.
Mendinet-ek enpresa-erreleboen lankidetza-proiektuan sortutako lantaldean parte hartzen dugu. Horrez gain, IZKI LGEtik eskualdeko biztanleriarentzat beharrezkoak diren zerbitzuei buruzko esperientziak eskaintzen dituen bideo sorta jarriko dugu martxan.
Lehiamendik pertsona ekintzaileen sare gisa lanean jarraitzen du eta joan den urtarrilean Arabako Foru Aldundiak emandako Gizarte Berrikuntzarako Arabako Foroaren 3. saria jaso zuen.
Arabako Mendialdeko podcastaren argitalpenaren berri ematen dugu. LGE honek parte hartu du Red Española de Desarrollo Ruralaren “Paisajes Sonoros” proiektuan. Soinu-bidaia gure eskualdeko paisaia, herri eta ohituretan zehar. Atalaren esteka: Episodio 3. Montaña Alavesa – Paisajes Sonoros (redr.es)
Zerbitzu eta ekintzen bideo laburpena daukazue gure sare sozialetan: