Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Joan den urriaren 11an, Arabako Lurralde Mahai Politiko-Teknikoa ospatu genuen Urizaharran. Oraingoan, gu izan ginen bileraren anfitrioi, Izki Landa Garapen Elkartea.

Arabako sei LGE ak, Hazi Fundazioko teknikariak, Laura Pérez Borinaga Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu saileko zuzendaria eta Joseba Andoni Terreros Luengas, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Saileko zuzendaria gerturatu ziren.

Bileran Arabako LGEek uztailaren 4 eta 5ean Merindadeetara egindako bidaiaren memoria eta balorazioaren emaitza aukeztu zen; Arabalandako jardueren aurkezpena egin zen; Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren laguntza-lerroen egoera azaldu zen; LGEPen prozesuearen egoera eskualdeetan jorratu zen, enpresen kontratazio fasean dagoela; eta Mendinetek Oleron, Akitania Berrian, nekazaritzako zenbait test-eremuren funtzionamendua ezagutzeko xedez antolatutako bidaiaz hitz egin zen. Bilerarekin amaitzeko IZKI LGEak bere "Komunikazio Plana" proiektua aurkeztu zuen.

Bileraren ostean, Urizaharreko hiru proiektu bisitatu genituen, Hiruretako bi negozio landa garapenerako laguntzen onuradun izan dira.

 

Aire Libreko Museo Etnografikoa Urizaharran. (EREIN laguntza 2023)

Alonso Okindegia Urizaharran.

Toloño taberna-jatetxea Urizaharran. (LEADER eta Biziberritzen laguntzak)